erain@erain.eus | 688 900 541
EU | ES

Aukeratu gehien egokitzen zaizun erosketa eredua eta kontsumitu bertokoa

Nor gara

Gizarte justuago baten alde lanean elkar ezagutu genuen bi gazte gara Oier eta Mikel. Beti eztabaidan eta beti etorkizunak eskeintzen zizkigun aukeren inguruan amesten.

Gauzak horrela, etxe inguruko lurrak landu, gure buruak formatzen hasi eta martxan jarri genuen proiektua. Hutsetik hasita urratsak ematen joan gara, gora behera handiko bide honetan, batzutan pozik ta beste batzutan zalantzaz beterik, baina hasieran marrazturiko bidean.

Hasi ginenetik urteak pasa diren honetan, begirada atzera bota eta pozik ikusten dugu egindako bidea: hutsetik hasitako bidea, egonkortzen ari garelako eta bidean asko ikasteko aukera izan dugulako.

Agroekologiarekin gozatzen, eta etorkizunarekin amesten jarraitzen duten bi gazte gara.

Erain etorkizuna

Nola eskuratu gure saskiak

Bertan

Zuzenean erosi nahi baduzu, negutegira etortzeko aukera duzu eta momentuan bertan jaso eta prestatuko dugu, nahi edo behar duzuna.

Gehienetan bertatik gabiltzan arren, telefonoz deitu eta pasatuko zarela abisatzen bagaituzu askoz hobe.

Gure esku

Guk aukeratuko ditugu saskian jasoko dituzun barazkiak. Hala ere, saskia zenbatero jaso, tamaina, oporraldiak... zurekin adostu eta planifikatuko ditugu.

Ordainketa, aukeratutako saskiaren araberakoa izango da, baina urteko bataz bestekoa eginez, hilero kopuru bera ordaintzeko aukera izango duzu.

Saskia barazkiez gain, inguruko beste ekoizle batzuen produktuez ornitzeko aukera izango duzu: arrautzak, gazta, yogurta, okela loteak, txorizoak...

Banaketa, astearte eta ostegunetan izango da, adosturiko tokian.

Zure esku

Erosketa aukera honekin sasoiaren arabera eta eskuragarri ditugun barazkien arabera zuk aukeratu ditzakezu saskian jasoko dituzun produktuak.

Horretarako aukeratu jaso nahi dituzun barazkiak, web orrian duzun formularioa.

Mintegia

Aurten martxan jartzen ari garen mintegi ekologikoaren bitartez, proiektuak behar dituen landareak eta baita salmentarako landareak ekoiztea dugu helburu.

Urrats berriak eman ahala eguneratuko dugu atal hau ere.

Barazkiak
Kipula gorria
Piperra
Tomatea
Berenjena
Porrua
...

Zergatik erain?

Tokian tokiko ekoizpena

Bertako garapena bultzatzea eta elikagaien garraioaren eragin kaltegarriak gutxitzea dugu helburu.

Sasoian sasoiko produktuak

Sasoiaren eta bildutako uztaren araberako produktuak banatzen ditugu.

Parte hartzea

Nekazari eta kontsumitzaileen arteko elkarlana bultzatzea dugu helburu, talde berean daudelako.

Nekazaritza agroekologikoa

Eskainitako produktuak modu ekologikoan lantzen dira, hurbiltasunean eta nekazaritzaren garapen jasangarrian oinarrituriko eredu ezberdin baten alde egiten dugulako.

Elikadura subirautza

Elikadura eskubidea da. Ez da negozioetarako erabil daitekeen merkantzia bat gehiago. Horregaitik, guk erabakitzen dugu zer jan nahi dugun eta jango dugun hori, nola landu eta banatu.

Sasoian sasoikoa

Barazki barietate ezberdinak lantzen ditugu, batzuk betidanik ezagutzen ditugunak eta beste batzuk ezezagunagoak, baina beti ingurunearekiko eta tokiko barieteteekiko errezpetu osoz. Euskadiko Nekazaritza eta Ekikadura Ekologikoaren Kontseiluaren zigilua duten barazkiak dira gureak. Ingurugiroarekin arduratsuak izanik ekoizpen jasangarria da guk egiten duguna, kalitatezko barazki fresko eta osasuntsuak zuen eskura jartzeko. Taula, honetan barazki hauetako batzuk ze garaitan aurkituko ditugun ikus dezakezue.
Sasoiko gure barazki ekologikoak
Fruitu eta barazkien taula [PDF]

Errezetak

Aukera ugari ematen dituzte banatzen ditugun barazkiek, ohikoenetatik modernoenetara, zure osasunaren eta dastamenaren gozamenerako. Hemen aurkituko dituzu adibide batzuk:

Albisteak

Kontaktua

Mendotza Auzoa, 23 | 48113 Gamiz-fika, Bizkaia

43.303560, -2.802000

Paraje ezberdinetan ditugun ortuek osatzen dute "Erain" proiektua. Etxe inguruko lur eremuekin hasi ginen arren proiektua handitzen joan den heinean lur eremu berriak gehitzen joan gara, gaur eguneko egoerara heldu garen arte.

Aire librean dauden 3 ortu erabiltzen ditugu gaur egun, Gorliz eta Gamiz-Fikan. Guztira 4700m2 ko lur saila.

Aire libreko ortuez gain, Fikan 3.500m2ko negutegi eta biltegia erabiltzen ditugu. Gure beharrizanetara egokitu ditugun instalazio hauek dira gure egunokotasunaren erdigune, beraz, nahi izanez gero, bertan aurkituko gaituzue!